Plaza

51 readers
8 users here now

Zerbait kontatu nahi duzu baina ez dakizu zein komunitateetan sartu dezakezun ez daukalako lotura zuzenik beste horien gai nagusiekin? Bada, hauxe da zure lekua edozer gauza kontatu nahi duen edozeinentzako plaza irekia, zabala, librea...

founded 4 years ago
MODERATORS
1
1
submitted 6 months ago* (last edited 6 months ago) by Allartean@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

JOAN DEN ASTEAN, urtarrilaren 31n (barkatu, ez; ilbeltzaren 31n esan nahi nuen), urtero lez, Zebraren Nazioarteko Eguna izan zen

(1) Zebrak, wikipediaren arabera, Afrikako ugaztunak dira, Equidae familiakoak. Euren larru txuri-beltzagatik dira ezagunak. Marra hauek ezberdinak dira espezieko kide bakoitzean. Animalia sozialak dira, talde handietan bizi daitezkenak edo haren txikietan. Zaldiak eta astoak ez bezala ez bezala, zebrak ez dira inoiz bezatuak izan.

(2) Zebra Anariren diska baten izenburua ere bada. Baita bertako abesti baten izenburua ere:

 Lehen zuria marra beltzez
 Ta orain berriz beltza marra zuriz  
 Ta ezin dudanez ahaztu  
 Beharko dut nahastu  
 Nahastu, nahastu,  
 nahastu  

(3) Fermin Etxegoienek Anariren Zebra diskoa mintzagai izan zuen 2011ko ekainaren 19an Euskadi Irratian. Ferminek erabat borobilak iruditzen zitzaizkion diskoak bilatzen zituen eta saio monografikoak egiten zituen horietako bakoitzaren inguruan. Saioa Ekaitz Perfektua zuen izena. Interneten bilatuz gero, orri honetara iritsiko zarete: Ekaitz Perfektua 100 diskorik onenak: Anariren hirugarren diskoa. Baina ezin izango duzue entzun. Estekak ez du funtzionatzen. Entzun dut funtzionatzen ez duten estekez betetako esterkolero handi bat bihurtzen ari dela Internet.

(4) Medikuntzan ba omen da sarritan erabiltzen den "erranairu" edo "esaera" bat: "kaskoak entzuten dituzunean, pentsatu zaldietan, ez zebratan". Ahal dela diagnostiko arruntak eta komunak biltzeko aholkua da, eta ez gaixotasun arraroak. Baina gaixotasun arraroak egon badira... eta horientzat ere sendabideak bilatu beharra dago. Zebra gaixotasun arraroak ikertzearen aldeko ikono bihurtu da. Gasteizko Aintzina Folk jaialdia ezagutzen duzue? Jaialdi bikaina da. Ataraxia duten gaixoen aldeko elkarteak antolatzen du urtero.

(5) Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, orain dela hainbat urte, zebra kolorezalea izeneko abestia sortu zuten, Joseba Sarrionandiaren poema batean oinarritua:

  Zebratxoa dendara / joan da gaur goizean
  bere itxura aldatzeko / kolore eskean
  aspertu naiz arraiadun atorrarekin
  emadazu beste bat kolore askorekin

(6) Josebak, antza, badu zeozer zebrekin. Honako testu hau ekarri zuen Hitzen ondoeza liburuan:

Zebrari galdetu nion:

  • Zer zara zu, beltza zerrenda zuriekin? Ala zuria zerrenda beltzekin?

Eta zebrak erantzun egin zion:

  • Zu ona zara, ohitura txarrekin? Ala txarra, ohitura onekin? Zaratatsua zara, lasai aldiekin? Ala lasaia, zarata aldiekin? Zoriontsua zara, egun tristeekin? Ala tristea, egun zoriontsuekin? Txukuna zara, zenbait zerrikeriarekin? Ala zerria, txukuntasun batzuekin?

Eta abar, eta abar, eta abar eta abar jarraitu zuen. Eta zebrari ez nion berriro bere zerrendei buruzko ezer egundo galdetu.

(7) Enpresen munduan adarbakarrez hitz egin ohi da, enpresa-izarrak izendatzeko, startup-ak, milaka miloi irabazten dutenak. Jarraitu beharreko ereduak omen dira, halaxe egin behar baita: hazkunde azkarra bilatu eta etekinak gehitu. Horien aurrean bestelako erakundeak sortzen omen dira, pertsonak eta planeta bera etekinen aurretik jartzen dituztenak. Pertsonen ongizatea, enpatia eta jasangarritasuna bilatzen dituzten enpresak dira. Enpresa horiek zebrak omen dira, ez adarbakarrak. Erakunde bat dago, antza, ikuspegi hori bultzatu nahi duena: Zebras Unite. Ez dut ezagutzen eta ez dakit zein orientazio duen... baina izena iradokitzailea iruditzen zait.

2
1
submitted 7 months ago* (last edited 7 months ago) by mikelgs@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

Datorren astean greba deialdia dago hezkuntzan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jakinarazpena irakasleei (Azkar batean ekarria, letra lodiz zeudenak etab. ondo jarri gabe daude.)

Lankide agurgarriak:

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila zuekin harremanetan jartzen da gaur hainbat sindikatuk deitutako grebaren harira. Lehenik eta behin, gure ikasleen ongizatearekin eta arrakasta akademikoarekin konprometituta egunez egun eta lehen lerroan zaudeten guztion lana, dedikazioa eta erantzukizuna nabarmendu eta aitortu nahi dugu. Era berean, argi eta garbi partekatu nahi ditugu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik ematen ari garen urratsak.

Irmoki sinesten dugu hezkuntza sistema guztion proiektua dela. Elkarrizketa, entzute aktiboa eta adostasunak bilatzea ezinbestekoak dira hezkuntza-komunitate osoaren beharrei erantzuteko, etengabe aldatzen ari den testuinguru batean.

Premisa horrekin, azken hilabeteotan negoziazio-prozesu sakona burutu dugu sindikatuekin, eta bertan elkarrekin lan egin dugu ikastetxe publikoetako irakasle guztien lan-baldintzak hobetzeko.

Dakizuenez, 2022ko maiatzaren 26an gehiengo sindikalarekin lortutako akordioa mugarri garrantzitsua izan zen, eta akordio horrek dagoeneko ezartzen ari diren hobekuntza esanguratsu batzuk ekarri zituen, hala nola:

  • Ratioak jaistea zenbait hezkuntza-etapatan.
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan aholkularitzako langile gehiago, eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetan orientazioko langile gehiago ezartzea, baita Lanbide Heziketako zenbait ikastetxetan ere.
  • Hezkuntza berriztatzeko arduradunaren figura sortzea, ikastetxe publiko guztietan presentzia izango duena.
  • Ingelesa irakastea 3 urtetik aurrera, eta irakasgai honetarako irakasle espezialista gehiago izatea, hizkuntza-proiektuak ikastetxeetako hezkuntza-proiektu bakoitzaren arabera egokitzea errazteko.
  • Hezkuntza Premia Bereziei erantzuteko baliabideak handitzea.
  • Tutoretza bikoitza esleitzea 20 ikasle baino gehiago dituzten bigarren hezkuntzako taldeei.
  • Zuzendaritza-eginkizunak betetzeko ordu gehiago izatea.
  • Ikastetxe bakoitzeko lanpostuen zerrendan sartzea akordio hau aplikatzearen ondorioz sortutako plaza berri guztiak. Plaza horiek funtzionalak izateari utziko diote eta egiturazko plaza bihurtuko dira.

Hala ere, irakasleen lan-baldintzak hobetzen jarraitzeko asmoz, 2024ko abenduaren 2an azken proposamen integrala aurkeztu genien sindikatuei. Proposamen horrek, besteak beste, funtsezko hobekuntzak jasotzen ditu indarrean dagoen akordio arautzailean jasotakoekin alderatuta:

  • Lan-karga murriztea: 23 ordutik 21 ordura HH/LHko langileentzat datozen 2 urteetan. Gainerako kidegoetako proiektukako langileentzat ordu-murrizketa negoziatuko da.
  • Ikasturte batean irakastorduen herenak metatzea, uztaileko tratamendu berarekin.
  • Bitarteko langileen lan-baldintzak hobetzea, irakasle funtzionarioen lan-baldintzekin parekatuz legezko eragozpenik ez dagoen gai guztietan.
  • Soldata-igoera hainbat neurriren bidez: lehen seiurtekoaren kapitalizazioa, zuzendaritza-karguengatiko osagarrien gehikuntza, kargu akademikoagatiko osagarrien ordainketa osoa.
  • Osasun-arrazoiengatik lanera egokitzeko protokolo berezia.
  • Egoera larrian dauden pertsonentzako lanpostuz aldatzeko protokoloa.
  • Lizentziak eta baimenak: lizentzia eta baimen berriak gehitu dira, eta beste batzuk hobetu edo malgutu dira; besteak beste, amatasun- eta aitatasun-baimenen luzapena, edoskitzaro metatuko egunen igoera, kontziliazioarekin eta indarkeria matxistarekin lotutako lizentziak eta baimenak, eta abar.
  • Enplegu-eskaintza publikoak: Sailak prestakuntza-materiala garatuko du, hautagaien eskura jartzeko.

Eusko Jaurlaritzak uste du neurri horiek irakasleen lan-baldintzak hobetzeaz gain, ikasleen ongizatean eta garapen akademikoan ere eragingo luketela, hezkuntza-kalitatea hobetzen duten ingurune egonkorrak eta aberasgarriak eskainiz. Informazio gehiago nahi izanez gero, erantsita doa Akordio Arautzaile berriaren proposamenaren testu osoa, irakasle funtzionarioen mahai sektorialean ordezkaritza duten sindikatuei 2024ko abenduaren 2an bidalia.

Proposamen hori aurrerapauso nabarmena da negoziazioan, eta dagoeneko zehaztuta dauka negoziazio-mahaiaren bilera-egutegia ikasturtearen amaierara arte. Horregatik, zaila da grebarako deialdia ulertzea negoziazioak zabalik dauden une honetan. Akordioak eskura daude.

Hezkuntza Sailaren lehentasuna argia da: gure euskal hezkuntza-sistema indartzen jarraitzea, ikasle guztien arrakasta akademikoa bermatzeko. Konpromiso horrek, orain inoiz baino gehiago, hezkuntza-komunitate osoak norabide berean elkarrekin lan egitea eskatzen du. Horretarako, ahalegin guztiak egingo ditugu, jomuga horretatik ezerk desbidera ez gaitzan.

Eskerrik asko zuen ulermen eta konfiantzagatik.

Agur bero bat,

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.

3
1
submitted 7 months ago* (last edited 7 months ago) by mikelgs@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

Datorren astean greba deialdia dago hezkuntzan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jakinarazpena familiei (Azkar batean ekarria, letra lodiz zeudenak etab. ondo jarri gabe daude.)

Familia agurgarriak:

Zuengana jotzen dugu hainbat sindikatuk urtarrilerako eta otsailerako deitutako grebaren harira. Egoera horrek kezka sor dezakeela ulertzen dugu, eta horregatik lasaitasuna helarazi nahi dizuegu eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik ematen ari garen urratsak argi eta garbi zuekin partekatu.

Urteak daramatzagu gure ikastetxeetan egunero dedikazioarekin eta konpromisoarekin lan egiten duten hezitzaileen lan-baldintzak hobetzeko ahalegin sendoa egiten. Soldaten hobekuntza, uztartze-neurriak, ratioen eta eskola-orduen murrizketa eta langileen egonkortasun- eta gaztetze-planak dira akordio esanguratsuak lortzeko gure borondatearen erakusgarri diren aurrerapenetako batzuk. Neurri horiek profesionalentzat onuragarriak izateaz gain, ikasleentzako kalitatezko hezkuntza sendotzen ere laguntzen dute.

Azpimarratu nahi dugu gaur egun aurrera egiten jarraitzen dugula sindikatuekin negoziatzen. 2024-2025 ikasturterako ezarritako bileren agenda abian da, egutegian jada finkatutako saioekin eta negoziazio-mahaiei buruzko proposamen argi eta handinahiekin. Horregatik, zaila da grebarako deialdia ulertzea negoziazioak zabalik dauden une honetan. Akordioak eskura daude.

Hezkuntza Sailaren lehentasuna argia da: gure euskal hezkuntza-sistema indartzen jarraitzea, ikasle guztien arrakasta akademikoa bermatzeko. Konpromiso horrek, orain inoiz baino gehiago, hezkuntza-komunitate osoak norabide berean elkarrekin lan egitea eskatzen du. Horretarako, ahalegin guztiak egingo ditugu, jomuga horretatik ezerk desbidera ez gaitzan.

Eskerrik asko zuen ulermen eta konfiantzagatik.

Agur bero bat,

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila

4
1
submitted 8 months ago* (last edited 8 months ago) by Allartean@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

Joan den ostiralean XIBEROA KANTUZ LORATURIK, TXORIEKIN HIZKETAN ikuskizunean izan nintzen. Jakin dudanez filme labur bat sortu dute ikuskizunaren inguruan. Gustura ikusiko nuke. Teaserra hemen.

Jakin banekien Mixel Etxekoparrekin gozatu egingo nuela. Banekien, halaber, Maddi Oihenarten ahotsak liluratuko ninduela, betiko moduan. Ihintz Iriat, Amaren Alabak taldeko kantaria izanda, banekien gustatuko zitzaidala.

Beñat eta Julen Achiary aita-semeak gutxixeago ezagutzen nituen. Izenak bai, baina askoz gehiago ez. Beñaten kantakera oso berezia da. Lagun batek zioen moduan, Camaronen antza du, baina euskaraz. Julenen ahotsa izugarria da. Beñat eta Julen Achiary spotify-n bilatu eta BASHOAN (II) diska agertu zitzaidan. Sarean kuxkuxean jakin dut Julenek HARATAGO taldean ere parte hartzen duela. Taldeak BASA AHAIDE diska argitaratu zuten iaz. Bere garaian entzun nuen eta deigarria egin zitzaidan, baina gerora ez nion kasurik egin. Diska hemen entzun daiteke osorik (youtube).

BASHOAN (II) buklean entzun dut asteburuan. Achiary aita-semeekin batera Joseba Irazoki eta Oihan Oliarj-Ines ageri dira diskoan. Akordatzen naiz azken honi, udan, elkarrizketa egin ziotela berria egunkariak, haren ibilbideaz eta haren gustuko musikaz. Hemen irakur daiteke: https://www.berria.eus/kultura/oihan-oliarj-ines-esku-ezkerra-ez-beti-malestruk_2128938_102.html

Oihanek badu oso diska gogoangarri bat: Oihaneko zühainetan. Bertan Xiberoko hainbat kantu tradizional a capella grabatu eta horien gainean instrumentazioa sortu du. Kantu eta kantari ezagunak dira, Mixel Etxekopar eta Maddi Oihenart tartean. Etxekoparrek BELATXA doinua interpretatzen du. Berezia da doinua: belatx baten hegada imitatzen du. Etxekopartek berak dioen bezala "txoriekin hizketan ikasi beharra dago mundua ulertzeko". Hegada da belatxaren hizkuntza. Diskoa hemen entzun daiteke: https://www.badok.eus/euskal-musika/oihaneko-zuhainetan/oihaneko-zuhainetan-1

Oihanen arreba, Elsa Oliarrj-Ines, zinemagilea da eta proiektu horren grabaketa islatu zuen BASAHAIDEAK dokumentalean. Pandemia garaian ikusi eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Gaur egun Kanalduden ikusi daiteke nahieran: https://kanaldude.eus/bideoak/5242-basahaideak

Gerora, gainera, horri buruzko erreportaje bat eman zuten Frantziako telebistako Txirrita programan. Hemen ikus daiteke (youtube).

BASAHAIDEAK dokumentalaren hasieran Goizian goizik jaiki ninduzun kantua ageri da. Xiberoko balada zahar bat da, ahozko tradiziotik datorrena. Goizean ezkondu eta gauean alargundu zen andre baten istorioa kontatzen du: senarraren heriotza onartu nahi ez, eta gorpua zazpi urtez etxean gorde zuen. Kantua hainbat bertsiotan entzun daiteke. Hegoaldean Imanolen ahotsean egin zen ezagun: hemen.

Senarra nola hil zen? Jon Mirandek istorioa hartu eta detektibe-ipuin zoragarri bat eraiki zuen Gauez Parke Batean liburuan: Eresi Kantari. Hemen irakur daiteke: https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/M/MirandeNarrazioak011.htm

Luze jarrai nezake halako loturak egiten, baina hobe (oraingoz) hemen uztea.

Itxaro Borda idazleak esana du Euskal Herriak bi arkadia dituela: Baztan eta Xiberoa. Bueno, ez... gezurra da. Hori ez du Itxaro Bordak esan, baizik eta bere alter ego omen den Amaia Ezpeldoi detektibeak. Arrazoia du(te): Xiberoak asko du arkadiatik.

Xiberoa... herri txiki, paradisu handi!

5
1
submitted 8 months ago* (last edited 7 months ago) by abaraska@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

Iaz 2023 urtekoa bezala, gure aurtengo balantze ekonomikoa ere gardentasunez komunikatu nahi dizuegu gure Babesleoi eta euskal fedibertsoko komunitate osoari.

Hementxe duzue Abaraska taldearen 2024 urteko memoria:

Diru sarrerak / Gastuak Data Zenbatekoa(€)
Hasierako saldoa 2023 amaieran 1940,24
Fiare gastua 2023/12/31 -24
Izarkom Eskolan emandako hitzaldia 2024/05/06 100
Bi disko gogor Give1Life dendatik 2024/07/01 -298,24
DELL zerbitzari berria Give1Life dendatik 2024/07/02 -895,07
Domeinuak (Abaraska taldeko kideek ordainduta, Babesle Kanpainako diru-sarrera gisa gehituak) -170,87
Game Erauntsia elkartearen ekarpena 100
(anon) babeslearen kuota automatizatua 2024/09/19 50
(anon) babeslearen kuota automatizatua 2024/09/30 50
(anon) babeslearen kuota automatizatua 2024/10/01 50
BABESLE KANPAINA: 53 babesle guztira. FediEgutegia eskatu zutenen kasuan 12€ deskontatu dira hemen (gero agertzen dira sarrera gisa). Batez beste pertsona bakoitzak 38 € eman du. 2024/10/06tik 2024/12/13ra 2006,87
Abaraskaren kuota software garatzaileentzat. Aurten: Bookwyrm (Paperjale) 2024/10/24 -80
Abaraskaren kuota Sindominio taldeari (lanerako zerbitzu ugari eskaintzen digute: emaila, hodeia, txat zerbitzua...) 2024/12/18 -30
Framasoft-entzako ekarpen berezia (Babesleei kontsulta eginda) -500
FediEgutegiaren gastuak (40 inprimatu ziren bakoitza 7€tan; eta 20 bidali dira postaz bakoitza 5€tan) -380
FediEgutegiaren salmentak. 28 Babesle Kanpainan bertan (336€), 4 saldu ziren Durangoko Azokan (40€) eta 8 oparitu dira (Torrekua, Badalab, Udal, ikastetxe...) 376
Transferentzia komisioak 2024 -7
Fiare gastu gehiago? 2024/12/31? ?
SALDOA 2025/01/01 2137,93€

Taulan ikus daitekeen bezala, aurtengo Babesle Kanpaina ere oso arrakastatsua izan da. Iazko emaitza berdintzea zaila iruditzen zitzaigun... eta gainditu egin dugu!

Ederra litzateke kuota gehiago eta txikiagoak jasotzea, baina ikusi dugu ez dela hori gertatzen. Iazko babesletza hasko Paperjaleri lotuta zeuden, nobedadea izan baitzen. Aurten 12 babeslek ez dute errepikatu eta, aldiz, 17 babeslek lehen aldiz egin dute ekarpena. Mastodon sare sozialeko sustratua izan da aurten bat egin duena eta, batez beste, ekarpen handiak jaso dira. Hori izan da dinamika, ikusiko da etorkizunean!

2024 urtean ZERBITZARI BERRIA jartzea pauso handia izan da (ikusi argazki batzuk, nahi baduzu). Erraza da hardware bat erosteko dirua erabiltzea, baina erronka handia izan zen migrazioa egitea eta oso pozik gaude, dena ondo joan delako. Orain zerbitzaria beste maila batean dago eta denbora baterako lasai gaude. Izatekotan, babeskopientzat egin beharko dugu gasturen bat.

Saldoa osasuntsu dago, baina ez dugu xahutuko. Gure "zero saldoa" 1000€ izaten da. Hau da, hortik gorako dirua bakarrik hartzen dugu kontuan, erabiltzeko. Koltxoi hori ukituko genuke, adibidez, zerbitzariko plaka nagusia puskatuko balitz. Momentuz, epe laburrean ez dugu gasturik aurreikusten.

Esan izan dugun gisan, Abaraska taldea azkar indartu eta handitu zen, baina orain egonkortze fase batean gaude. Dauzkagun zerbitzuak mantentzera mugatuko gara, pixkanaka handitzen baitoaz horiek ere... Alegia:

Eskerrik asko, bidelagunok, eta urte berri on!!

6
1
Hartzaren ehiza (lemmy.eus)
submitted 1 year ago* (last edited 1 year ago) by Allartean@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

Aste honetan Manuel Iradier elkartearen testu batzuk zuzentzea egokitu zait. Ezagutzen duzue Manuel Iradier? Aurten 75. urteurrena ospatzen dute. Elkarte ezaguna da Gasteizen: mendia, folklorea, mikologia, natura, espereologia... Euskal Herri osoan ere ezagunak dira, Hiru Haundiak proba antolatzen dutelako.

Pintore kalean dute egoitza. Akordatzen naiz garai batean irekia egon zela taberna moduan. Gogoan dut Mairuelegorretako kobazuloetako Euskal Jaiaren kartela han ikusi izana. Larruz jantzitako dantzari bat ageri zen bertan, aizto bat eskuan duela. Irudi ikonikoa iruditzen zait.

Zuzendu dudan testuan jaialdi eta dantza horri buruzko istorio polit bat kontatzen dute. Antza denez, Euskal Jaia antolatzeko ideia elkarteko espeleologoek aurkitutako hartz baten burezurrean oinarritu zen. Animaliaren hezurrak buztin-meta baten gainean jarrita zeuden. Hori horrela, Manuel Iradier Espeleologia Taldeko espeleologoek ondorioztatu zuten gizakiren batek bertan utzi zituela, erritual batean erabiltzeko. Erritu hura nolakoa izan zitekeen imajinatzen saiatu ziren eta kondaira moduko bat asmatu zuten, non gizaki primitibo batzuek hartz bat ehizatzen zuten. Elkarteko dantzariei istorioa gustatu eta koreografia bat osatu zuten, historiaurreko ehiztari horien peripezian oinarrituta. Luis Aranburu konpositore gasteiztar famatuari koreografia hori armonizatzeko eskatu zioten gero.

Hau izan zen emaitza:

https://www.youtube.com/watch?v=ue3CAvRaE_M

Bitxia, ezta?

7
1
submitted 1 year ago* (last edited 1 year ago) by abaraska@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

Kaixo, euskal fedibertsoko erabiltzaile guztioi:

Mezu labur honekin komunikatu nahi dizuegu uztaileko azken egunetan (bereziki 27 larunbatean zehar) gure zerbitzuek etenaldiak izango dituztela. Izan ere, joan den udazkeneko Babesle Kanpainan bildutako diruari esker zerbitzari ederra erosi ahal izan dugu!

Beharbada batzuetan nabaritu duzue orain arteko zerbitzariarekin etenaldiak izan dituztela gure instantziek (Paperjale edo Lemmy erorita, Peertube astiro...). Hala izan bada, barkatu eragozpenak. Pixkanaka gure zerbitzuen migrazioa egingo dugu, fase sendoago batera pasatzen ari gara.

Edozein zalantza edo proposamen izanez gero, email honetan gauzkazue: abaraska@sindominio.net

Udara on guztioi!

Abaraska taldea

8
1
submitted 1 year ago* (last edited 1 year ago) by Allartean@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

John Steinbeckek 1939an idatzi zuen "The grapes of wrath" eleberria: "Suminaren mahatsak". John Fordek filma zuzendu zuen 1940an. Tom Joad da istorioaren protagonista: kartzelatik atera berri, herrira itzuli eta han aurkitzen duen injustiziaren aurrean errebelatzea beste aukerarik ez duen mutil gaztea. Amaiera aldean film batean gehien (h)u(n)kitu nauen eszenetako bat ageri da: hauxe.

Bruce Springsteenek "The Ghost of Tom Joad" albuma argitaratu zuen 1995.urtean. Albumari izenburua eman dion abestian Tom Joad-en hitzak hartu ditu Brucek:

"Ama, han egongo naiz beti: poliziak mutiko bat jipoitzen duen bakoitzean; jatekorik ez duelako haurrak negar egiten duen bakoitzean. Pertsonek bizitzeko leku batengatik, lan duin batengatik edo lagun batengatik borrokatzen dutenean, han egongo naiz ni"

  • Abestia hemen.
  • Aipua blog zaharrean idatzi nuen post batetik atera dut: hemen

Asteburuan Ken Loach zuzendari britaniarraren The Old Oak filma ikusteko parada izan dut. Filma Ingalaterrako ipar-ekialdiako herri batean kokatua dago. Garai batean meategiak ustiatzeaz bizi ziren bertako herritarrak, baina meategia itxi ondoren herriko jende ugari joan egin da eta etxe asko hutsik geratu dira. The Old Oak (haritz zaharra) da hango pub bakarra. Herritarrak bertan biltzen dira, amorruz beteta, herriaren egoeraz kexatzera. Etxeak merke eta eskuragarri daudenez, leku aproposa da Siriako errefuxiatuentzat. Autobusez etorri dira, gobernuak ekarrita. Bizilagunek gaizki hartu dituzte. Pubeko jabeak (Ballantyne), ordea, tabernako atzealdeko gela ireki du siriarrentzat eta bertakoentzat afari komunitarioak antolatzeko. Horrek zenbait bezero eta lagunen boikota eta erasoak eragin ditu.

Ballantynek, halako batean, aurre egin dio Charlie bere lagunari:

"Charlei. Begira nola dagoen herria. Begira zer gertatu zaigun urte hauetan. Gertatu zaizun guztia... niri gertatu zaidana... gure gurasoei gertatu zaiena... hori guztia siriarrak iritsi aurretik gertatu da. Leku hau aspalditik zihoan galbidera.

Badakit ez zarela ergela, Charlie. Nola bihurtu zara horrelako?

Balizko errudunen bila ibiltzen gara, dena karajora doala antzematen dugunean. Ez dugu gora begiratzen, ez. Behera begiratzen dugu. Azpian daudenei egozten diegu errua. Beti da haien errua. Azpiratuen errua. Horrek errazago egiten du jende gaixo hori guztia zapaltzea".

Hori ere hunkigarria da, ezta? Are hunkigarriagoa, Europatik gainera zer datorkigun kontuan hartzen badugu!

9
1
submitted 1 year ago* (last edited 1 year ago) by Allartean@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

HAMAR

Gaztelaniaz “estado del arte” esaten zaio. Gaztelaniazko Wikipediaren arabera, anglizismo bat da, state of the art espresiotik eratorritakoa. Gaztelaniaz ez litzateke horrela esan beharko: «puntero», «lo último» edo «[lo más] avanzado» esan beharko litzateke. Euskaraz ez dut antzeko espresiorik aurkitu. Agian… «gai zertan den», «egungo egoera» edo horrelako formularen bat proposatu beharko genuke…

Zertan da gaur egun euskararen sustapena kirol arloan?

HAMABI

Soziolinguistika Klusterrak «D ereduko kirola» izeneko proiektuak hiru geruzeko planteamendu bat proposatzen du; eragiteko hiru eremu, nolabait azaltzeagatik:

  1. geruza: KIROLA
  2. geruza: KLUBA
  3. geruza: TALDEA

Testu honetan ageri diren ideia asko proiektu horren memorian agertzen dira.

HAMAIRU

Ikuspegi makroan bada zer eginik. Berriak dira Kirol Legea eta Kirol Lanbideen Legea. Izen ofizialak ponposoagoak dira: 2/2023 LEGEA, martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarena eta 8/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa. Urteak generamatzan horien zain, aurrerabideak ekarriko zituztelakoan. Bai… berrikuntza bat edo beste ageri dira, baina ez nahikoak. Kirol lanbideen legeak ezartzen du B2 maila beharrezkoa dela entrenatzailea eta begiralea izateko (jakina… baldin eta diru publikoarekin antolatutako jarduera batean jardun behar badu, eta beti ere, tokian tokiko egoera soziolinguistikoaren arabera…). Kirol legeak, bestalde, onartu egiten du kirola euskararen erabilera sustatzeko tresna ere badela. Askoz berrikuntza gehiago ez. Gutxi? Asko?

Araubidetik harago, badago zer landu. Esango nuke aldaketa kulturalak direla benetan behar direnak: zentzu komuna irabaztea, adin-tarte batzuetan behinik-behin kirol jarduerak euskaraz egin behar direla zabaltzea, sinistea eta sinistaraztea.

HAMALAU

Agian interesatuko zaizue. kirol arloan euskararen erabilera sustatzeko Eusko Jaurlaritzak prestatu zuen plana gainbegiratzea: hemen.

HAMABOST

Badira urteak lan munduko euskara planen metodologia kirol-erakundeetara ere eraman direla. Kirol-entitateetan euskara-planak egitea edota entitatean euskararen erabilera erosoa izateko erabakiak hartzea (babesgune kontzeptua hortik dator) bigarren geruzara eramaten gaitu.

Euskara-planen metodologia gehiegitxo sistematizatu dela entzun dut. Eraginkortasunaren bila oso prozesu estandarizatuak garatu dira. «D ereduko kirola» proiektuak ikuspegi etnografikoagoa proposatzen du, kluba sakontasun handiagoz ezagutzea ahalbidetzen duena:

  • Bere historia, bere ibilbidea, bere sinbolak…
  • Kluba bera: egoitza, partaideak, egitura, testuingurua…
  • Klubaren praktikak, errutinak, harremanak, emozioak…
  • Klubaren komunikazio sistema…

Entitatearen kulturan (kultura txikian) euskara txertatzea da kontua.

HAMASEI

Taldea praktika-komunitate baten gisa ulerten dute: jende multzo bat, helburu komun bat duena, ahalegin komun batean ari dena, praktika batzuk eta gauzak egiteko modu bat partekatzen dituena. Erronka da, beraz, nola lortzea euskara komunitate horren parte bat izatea.

Niri, egia esan, hirugarren geruza hori egiten zait bereziki interesgarria. Esan izan da entrenatzailea dela taldearen erdigunea. Iruditzen zait Klusterrak egindako lanetan ideia hori erlatibizatu egiten dela… baina oraindik ere badago hor zer landu.

Hurrengo batean izango da!

10
 
 

Yásnaya Elena Aguilar Gil (Ayutla Mixe, Oaxaca, 1981) hizkuntzalari mixe bat da, feminista, idazlea, itzultzailea, hizkuntza eskubideen aldeko aktibista eta ikertzailea. Duela hilabete batzuk Gasteizen egon zen, Oihanederren, bere azken liburua aurkezten: Ää, Manifiestos sobre la diversidad lingüística. Orduko kronika hemen irakur daiteke.

Klima aldaketaz ere jardun du sarritan eta dokumental-sorta ikaragarri ederra bat egin zuen Gael García Bernal aktorearekin batera: El Tema. La Corriente del Golfo izeneko produktorak ekoiztu zituen, eta Youtube-n ikus daitezke: El Tema

Ildo beretik, podcast berri bat aurkitu dut aste honetan, produktora berak sortutakoa: Humo (Kea). Yasnayak ere parte hartzen du bertan. Spotify-n entzun daiteke, baina baita hemen ere.

Lehen atala entzuteko parada besterik ez dut izan. Itxura ona du. Interesgarria iruditu zait. Kontu askoren artean, zapalkuntzaz hitz egiten du, oso ikuspegi berezi batetik. Haren esanetan hiru zapalkuntza-sistemak gobernatzen dute mundua: kapitalismoa, kolonialismoa eta patriarkatua. Hirutasun guztiz santu baten antzekoak dira: hiru pertsona, izate bakar batean.

Oso metafora polita erabiltzen du hiruren arteko lotura azaltzeko.

Imajinatu patriarkatua pintura gorria dela; kolonialismoa, pintura horia; eta kapitalismoa, pintura berdea. Hiru pinturak kubeta batean sartu eta ondo nahasten baditugu, kolore nabar bat lortuko dugu. Kubeta horretatik errealitate-goilarakada bat hartuz gero, epistemologikoki, jakin badakigu hiru kolore horiek hor daudela, baina ez dago bereizterik; ez dago esaterik horia non hasten den eta gorria non amaitu.

Horrela gertatzen da gure errealitatean. Sistemaren kontra borrokatu nahi badugu, hirutasun horren kontra borrokatu behar da, osotasunean. Harek diskriminazioaren testa deitzen dion ariketa egin ohi duela azaldu du:

Borroka antipatriarkala egiten baduzu, baina ez borroka antikapitalista eta ez borroka antikoloniala, Hillary Clinton zara: herrialde zapaltzaile, kolonialista eta arrazista bateko presidente izan nahi duzu. Borroka antikapitalista egiten baduzu, baina ez borroka antimatxista edo borroka antiarrazista, Che Guevara zara, Afrikako populazioari buruzko iruzkin iraingarriak egiten dituena... edo militante matxirulo maskulinizatu horietako bat. Eta, borroka antikolonialista edo arrazakeriaren aurkakoa besterik egiten ez baduzu, ez duzu aldaketa handirik lortuko: Vogue aldizkarian agertzearekin konformatzen zara.

Probokatiboa da, baina ematen du zer pentsatu. Ezta?

11
 
 

SEI

Europako Kirol Gutunak dioenaren arabera, jarduera fisiko bat –antolatua zein antolatu gabea-- kirola da, baldin eta helburu hauetako baten bat badu: a) egoera fisikoa eta psikikoa hobetzea edo eustea, b) gizarte-harremanak garatzea edo c) lehiaketan emaitza onak lortzea. Nire hitzetara ekarrita: jarduera fisikoa kirola da, baldin eta hiru helburu hauetako bat edo batzuk baditu: a) osasuna, b) sozializazioa (harremanak) eta c) lehia (eta gozamena).

ZAZPI

Nik neuk bi ezaugarri gehiago gehituko nituzke: (d) balio sinbolikoa (partaide izatearen harrotasuna) eta (e) balio hezitzailea. Entzun izan dut kirola bizitzaren eskola dela, bizitzan gertatzen den guztia kirolean ere gertatzen dela. Balio hezitzailea hortik datorkio. Afera horiek guztiak ingurune kontrolatu batean gertatzen direnez, kirolak aukera handiak ematen ditu haur eta gaztetxoak balioetan hezteko.

ZORTZI

Edonola ere, zerbait azpimarratu behar bada, kirolaren sozializazio-ahalmena da hori. Kirolaren inguruan harreman-sareak sortzen dira. Eta gizarte-kohesioa ahalbidetzen da. Kirolak (eta aisialdi hezitzaileak) komunitateak dinamizatzeko eta aktibatzeko ahalmen ikaragarria du. Kirola herrigintza da.

Izan ere, orain arte kohesio soziala ahalbidetu duten instituzioak (familia, auzoa, kalea, eskola…) askotxo aldatu dira (aldatzen ari dira); eta, neurri batean, komunitatea egituratzeko zuten ahalmena ahulduz joan da (kasu batzuetan baita desagertu ere). Familiaren egitura eta funtzionamendua aldatu da. Espazio publikoa ere aldatu da. Pribatizatu eta merkantilizatu egin da. Harremantzeko espazio berriak sortu dira (sare sozialak, ingurune digitala). Horren aurrean badira bir-mobilizazio baten beharra aldarrikatzen dutenak. Dinamika komunitario berriak behar dira.

Kirolak (eta aisialdi hezitzaileak) komunitatea josteko baldintza interesgarriak ditu: a) gertukoa da; b) atxikimendu librean oinarritzen da; c) helburu hezitzailea du; d) sarritan herri ekimena du atzean, autoeraketa; d) afektiboa da, pertsonarteko harremanak indartzen ditu, eta e) aukera handiak ematen ditu espazio publikoa berreskuratzeko, aktibatzeko eta dinamizatzeko, baita ekipamendu publikoak ere..

BEDERATZI

Zergatik da kirola funtsezkoa euskara indarberritzeko proiektuetan? Oraindik ere azaldu beharra al dago?

12
 
 

BAT

Euskal Herrian Euskaraz taldeak Euskaltzale Independentisten Topaketak antolatu zituen urrian. Patxi Gaztelumendik ekarpen mamitsua egin zuen bertan, euskara, kirola eta naziogintza hizpide hartua. Ondo egindakoak eta hutsuneak birpasatu zituen: Tourraren inguruan euskararen alde sortutako dinamika; Hamabi futbol kluba eta Union Tutera; Zegama-Aizkorri eta Gorbeia Suzien; Pilotagintza; baita arbitroek edota komunikabidek euskaraz diharduten kirolariei emandako egurra ere...

Gogoetatxo bat interesgarria egin zait.... Zenbat kirol-zinegotzi dago Euskal Herrian? Koordinatzen dira? Naziogintza eta herrigintza ikuspegirik al dute? Nor dira EHBildu edo EAJren kirol arduradunak? Inork ezagutzen al ditu? Handik ere euskararen ikuspegia sustatzen al dute?

Bada hor zer pentsatu.

BI

Barandiaran fundazioak argitaratzen duen Eusko Folklore Urtekariaren azken aleak kirolaren antropologiaz dihardu. Artikulu interesgarri bat ageri da bertan: Kirolaren garrantzia nazio nortasuna osatzean. Artikuluak identitate anitzak ditugula azpimarratzen du: norbanako, gizarte zein talde gisa. Nazio-identitatea kolektibitate historiko-kultural bateko kide izatearen sentimendua da eta kirolak, gizarteratze-elementua den aldetik, paper garrantzitsua joka dezake identitate hori sortzen. Kirolak gizarteko klaseen arteko mugak ere gainditzen dituela gogoratzen du, eta herri baten kohesioa ahalbidetzen duela.

Aipatzen du kirolaren erabilgarritasuna ezberdina dela estatua duten nazioen ikuspegitik eta estaturik gabeko nazioen ikuspegitik. Estatuek barne-kontraesanak biguntzeko eta kohesio artifiziala sortzeko erabili izan dute kirola: estatua zenbat eta autoritarioagoa izan, orduan eta argiagoa erabilera.

Perspektibatik ikusita deigarria egiten da: "autonomien estatuan" errazagoa izan da hezkuntza sistema (gutxi gorabehera) propio bat sortzea, selekzio ofizial propio bat sortzea baino. Zeozergatik izango da.

HIRU

Invictus filma ikusi duzue? Nelson Mandelak, gobernua eskuratu ondoren, Hego Afrikako gizartearen kohesioa du erronka. Filmean errugbia erabiltzen da horretarako. Benetako istorio bat da eta benetakoa omen da bertan agertzen den aipua: "kirolak mundua alda dezake". Lidergoari buruzko istorio bat dela esan ohi da. Keba! Kirolaren kohesio-indarrari eta identitateari buruzko filma dela esango nuke nik.

LAU

Kezka bat izan dut gogoan sarri. Harmailetan "Gu euskaldunak gara, Euskal Herrikoak" kantatzen dugunean eta "Yo soy español, español, español..." kantatzen dutenean... gauza bera ari gara esaten? Ezta hurrik eman ere! Alde ederra dago "gu-geu izan nahi dugu" esatetik "denon gainetik egon nahi dugu" esatera.

Horixe bera defendatzen zuen Moulines irakasle eta filosofoak orain dela hainbat urte. Txalaparta argitaletxeak bere liburu bat argitaratu zuen euskaraz: "Manifestu nazionalista, are separatista ere esango nioke, estutuz gero". Herri txikien eta herri handien nazionalismoa erro-errotik ezberdinak direla defendatzen zuen: ez dute zerikusirik estaturik gabeko herrien nazionalismoa eta estatuen hegemonismoa. Jakin aldizkariak horri buruzko artikulu luze bat argitaratu zuen 2007an. Hemen: Jakin 162. 2007 - Jakin.eus. Merezi du irakurtzea.

BOST

Oker ez banago, bizitza osoan hiru aldiz egon naiz Mendizorrotzeko futbol-zelaian, eta horietako bat BAI EUSKARARI ekitaldia izan zen. Beste biak? Alaves-Osasuna derbi bat eta Euskadiko Selekzioaren partida bat.

Iaz Napolira joan nintzen alaba bisitatzera, noiz eta hango taldeak bertako liga irabazi zuen egunean. Garai batean aurkariek adarra jotzen zieten Napoliko zaletuei, "Vesuvio erutta, tutta Napoli è distrutta!" leloarekin (Vesubioak eruptatu egiten badu, Napoli suntsitua geratuko da) https://www.youtube.com/watch?v=MT1cxu18jgE. .Napolitarrek leloa adoptatu egin zuten eta harrotasunez oihukaten dute orain: "Vesuvio erutta, tutta Napoli è distrutta!". Ikaragarria da futbolak bertan duen kohesio-indarra.

13
 
 

Gaurko greba deialdia zegoen zerbitzu publikoetan, baina ez dut normal parte hartu. Ikastolara joan naiz eta gimnasioko peto bat jantzi dut. Asmoa honakoa zen: eskolaren beharren arabera lan egitea, baina egun honetan greba egiteagatik deskontatuko lidaketena guraso elkarteari ematea. “Soldata-greba” egin dudala esan liteke, nahi bada. Azaldu dezadan gehiago.

Greba kontzeptua ulertzen dut: enpresa kapitalista arrunt batean langileek soldata jasotzen dute eta nagusiek irabaziak, ahalik eta gehien; horregatik, grebak eginez nagusiek dirua galdu edo irabazteari uzten diote eta tratu berria egiteko presioa jasotzen dute.

Baina zerbitzu publikoetan? Alderantzizkoa gertatzen da!! Ordaintzen digunak dirutza aurrezten du eta kaltea herritarrek (langileria osoak) jasaten du. Izatekotan, argudiatu liteke zerbitzu publikoen arduradunak (gobernuak-edo) kalte elektoral bat jasotzen duela, baina ez zait iruditzen presio handia denik. (Ez, ez naiz greba egitearen aurka ari, greba onak aldarrikatu nahi ditut)

Gainera, sindikatuek ez dituzte deialdiak modu parte hartzailean prestatzen. Jakina, norbaitek esan ahal dit sindikatu batean afiliatu beharko nukeela. Afiliatuta nago, ez da nahikoa. Norbaitek esan ahal dit gehiago hurbildu behar dudala eta gertutik parte hartu, baina ez nago ados. Esaten ari naiz sindikatuek irakasle (edo osasun langile, etab.) guztiei hobeto galdetu beharko liguketela zer den benetan eskatzen duguna. Jakina, ez gure mesedetan zer lortu nahi dugun: Zerbitzu Publikoa hobetzeko zer aldarrikatu behar den baizik. (Ez, ez naiz sindikatuen kontra ari, eskerrak badaudela)

Hezkuntzari dagokionez, argi eta garbi, ratioak jaistea da lehentasuna. Baina gaurko deialdian ez da lehentasuna. “Lan kargak arintzea, plantillen osasuna bermatuz.” esaldiaren barruan dagoela suposatu behar, baina langilearengan fokua jartzen du eta deserosoa da. Ezetz, demontre, zerbitzu publikoa defendatu dezagun. (Ez esan langileak ondo egon behar duela zerbitzua ona izan dadin, hori badakit eta hala ere esaten ari naiz fokua zerbitzuan bertan jarri beha dela, logikoki maiz delako behartsuagoa zerbitzu publikoa jasotzen duena, ematen duena baino)

Deserosoa da gustura irakurtzen ez ditudan aldarrikapenekin greba egitea. Eta inertziaz betikoa egitea: greba egunean beranduxeago jaiki, manifa aurretik lankideekin kafetxoa hartu eta bueltaska eman ondoren etxera. Dirua deskontatzen digutela? Ez da sakrifizio bat, gehienontzat. (Ez, ez naiz esaten ari grebalariak hipokritak direla, gehienok greba deseroso egiten dugula baizik, hala uste dut nik behintzat, ikasturte honetako seigarren greba egun soltean)

Eta zer gertatzen da eskolan? Gaur ikusi dut lehen aldiz... 6 ume bakarrik etorri dira. Sei!! Zuzendaritzatik “lana ondo” egiten dute aspalditik: ondo komunikatu greba dagoela eta etortzeko eskubidea dagoela, baina ez dela egun normala izango. (Ondo eginda dagoela pentsa dezakezu, baliteke, pentsatu zuk)

Eta irakasleak? Bada... 20!! Bakoitzak 100 euro gaurko egunagatik = 2000 €uro publiko. Datozen egunetako klaseak prestatzeko edo administrazioak inposatutako burokrazia absurdoekin aurreratzeko aprobetxatu dute eguna (eta nik ere bai, ejem). Lankide horietatik zenbatek behar zuten benetan diru hori? Gutxienez batek bai, badakit. Zenbatek erabaki du etortzea, lan pilatuak aurreratzeko? Gutxienez batek bai, badakit. Deialdiarekin kritiko dira gainontzekoak? Oso adi egon naiz halako argudiaketak entzuteko (eta argudiatzeko eskubide hori babesteko prest), baina ez da halakorik egon. Beraz langile desmobilizatuak edo eskirolak ditut gainontzeko lankideak, eta desberdina den ez dakit. (Ez, lankide, gaurko soldata behar baduzu edo deialdiarekin kritiko bazara ez zaitut eskirol deitu. Badaezpada ere errepikatzen dut)

Berez, eskirol total gisa ez dut inor perzibitzen. Gaur ez naiz sentitu eskirolen artean, laser begiradarekin jendea akabatzen. Hasieran tentso samar nengoen, baina gero eta normalago hitz egin dut lankideekin eta lan egin dugu: ume bati buruz hitz egin dugu, besteari buruz, ikastolari buruz, idatziz egin behar diren lanei buruz, kudeatu behar den talde-gatazka bati buruz... Bitxia da, ez dugu irakatsi beharreko edukiei buruz hitz egin egun osoan, izango da zerbaiten seinale. Etorri den ikasle batekin lasaitasunez hitz egin eta elkarrizketa oso aprobetxagarria ere izan dut. Petoa jantzita nengoen, greba egiten ari nintzen, eta nik bakarrik nekien. Manifara joanda baino askoz ere hobeto sentitu naiz.

Garai batean greba binkulanteak egiten zirela esan zidaten erretiratzear dauden maistrek, aurreko grebako kafetxoan. Klaustro gisa bozkatzen zen ea deialdiarekin bat egingo zen edo ez. Bozketaren emaitza errespetatzen zen gero: guztiek greba bai, edo greba inork ez. Gero legea aldatu zela edo ez dakit zer, zerbitzu minimoak ere badaudela... Baina iruditzen zait berriro itzuli behar litzatekeela horretara. Eta ezetz ateratzen bada, ikasleen artean ez dugu ezinegon hori sortuko. Izan ere, jakingo duzu umeak zein aztoratuta egoten diren (pentsa, ume batek galdetu zidan aurrekoan “datorren astean(!) zein egunetan ez dago eskolarik?”). Aldiz, greba baietz erabakitzen bada bada, deialdia ondo argudiatuta dagoelako izango da eta ia guztiok egingo dugu. Adostuko da gero ondo zerbitzu minimoak nork bete. Zuzendaritzako lankideei eskatuko diet gaia aztertzeko.

Lankideren batek esan izan dit: greba hobea egiteko familiak ere inplikatu behar ditugu, gurekin etortzea manifara, lehen egiten zen. Tira, izan daiteke. Baina ez dago erraza, batez ere guraso horiek lan egin behar badute. Eta guk baino lan prekarioagoak izan ohi dituztelarik, sentitzen badute greba hau gure baldintzen alde ari garela. Gaurko deialdian dagoen “%10eko soldata igoera eta aurretik hartutako zorra berreskuratzeko konpromisoa.” esaldiak aditzera eman dezakeen gisan. Ados, greba egiten dugun irakasleok ahalegin ekonomikoa ere egiten dugu. Baina ez al dugu nahiago ratioak jaistea? Hamar irakasleren %10 batu eta hamaikagarren irakasle bat ez al da ateratzen? Ez genuke ahalegin gutxiago egin beharko, baina ikasle edo paziente gutxiagorekin emaitza hobea izango genuke. Osasun eta kalitate eta duintasun gehiago guztiontzat.

Jardunaldi erdian nagoenez, 100€ beharrean 50€ emango dizkiot bihar guraso elkarteari. Duela gutxi Gazara dirua bidaltzeko ekimena antolatu zuten. Ez dakit hara bidaliko duten edo baloiak erosteko erabiliko duten, berdin zait. Kontua da ez nintzela eroso egongo kafetxo+manifa planean. Pentsa horrelako egunen dirua sindikatuen kutxatan gordeko bagenu, hemendik hamar urterako elkarrizketak:

  • Zuk zenbat egun dauzkazu greba-kutxan? Nik 12... eta badirudi aurten izango dela deialdi potoloa.
  • Nik 7 momentuz, komentatuko didazu nola doan gaia. ...

Gaurko esperimentuan lantokira joan naizenez, zifretan ez naute zenbatuko. Baina garbi daukat bi gauzak egin ditudala, zerbitzu publikoa eman eta greba. Zenbatu bat gehiago! Zenbat jende joan ote da lanera, zalantza berdintsuekin? Zenbat gehiago zenbatu litezke? Nola egin ditzakegu, Zerbitzu Publikoetan, greba hobeak? Horretan pentsaraztea zen testu (luzeegi) honen helburua. Eskerrik asko irakurtzeagatik.

Lehen Hezkuntzako maisu bat, Gasteizen, 2024-03-12an.

14
1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by abaraska@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

Iaz 2022 urtekoa bezala, gure aurtengo balantze ekonomikoa ere gardentasunez komunikatu nahi dizuegu gure Babesleoi eta euskal fedibertsoko komunitate osoari.

Hementxe duzue Abaraska taldearen 2023 urteko memoria:

Diru sarrerak / Gastuak Data Zenbatekoa(€)
Hasierako saldoa 2022 amaieran 602,95
Fiare gastua 2022/12/31 -11,47
(anon) babeslearen kuota 2023/01/03 30
(anon) babeslearen kuota 2023/02/01 50
300 pegatina "Sare sozial libre eta federatuak. Fedibertsoa.eus" 2023/05/03 -44
Berako proiektu azoka (Euskaltzaleon Topaguneak gasolina gastuak ordaindu zizkigun eta rol-up kartel eder bat egin ziguten) 2023/05/06 0
Euskal Fedibertsoko Topaketa (Badalaben eskutik kafea, bazkaria eta hizlari katalanen gastuak) 2023/05/20 0
Synology eta SATA berriak (Donibane Lohizunera babeskopiak egiteko) 2023/08/05 -229,74
(anon) babeslearen kuota 2023/08/09 20
(anon) babeslearen kuota 2023/08/17 50
(anon) babeslearen kuota 2023/08/23 50
Abaraskaren kuota SinDominio taldearentzat (email, nextcloud, jitsi, matrix, etherpad... zerbitzuak eskaintzen dizkigute) 2023/09/13 -20
Abaraskaren kuota software garatzaileentzat. Aurten: Lemmy 2023/09/27 -80
Babesle kanpaina. 36 babeslek emandakoaren batura (batez beste 40,6€ko kuota) 2023/09/14 eta 2023/11/14 artean 1464
Alternatiben Oihartzuna proiektu azoka (gure ekimena aurkezteko mahai bat izan genuen eta bazkaria) 2023/10/21 0
Euskarabildua jardunaldiko hitzaldiagatik jasoa (eta gainera bazkaltzera gonbidatu) 2023/11/13 212,5
Paperjale Zozketako saria (@mrkortabarria@paperjale.eus irabazle) 2023/12/20 -150
Transferentzia komisioak 2023 -4
Fiare gastu gehiago? 2023/12/31? ?
SALDOA 2024/01/01 1940,24€

Taulan ikus daitekeen bezala, aurtengo babesle kanpaina oso arrakastatsua izan da. Espero genuena baino babes gehiago jaso dugu eta oso pozik gaude. Eskerrik asko! Datorren urtean ederra litzateke kuota gehiago baina txikiagoak jasotzea. Ikusiko da, unea iristean jasoko duzu mezuren bat.

Erabaki dugu gure "zero saldoa" 1000€ izango dela. Hau da, hortik gorako dirua bakarrik hartuko dugu kontuan, erabiltzeko. Koltxoi hori ukituko genuke, adibidez, zerbitzariko plaka nagusia puskatuko balitz. Momentuz, epe laburrean egingo dugun gastu bakarra SAI bat izango da. Zumaiako zerbitzariaren ondoan jarriko dugun aparailu bat da, argindarrik gabe geratuz gero piztuta mantenduko duena elektrizitatea itzultzen den arte edo, bestela, modu seguru batean itzali dadin zerbitzaria.

Esan izan dugun gisan, Abaraska taldea azkar indartu eta handitu da, baina orain egonkortze fase batean gaude. Dauzkagun zerbitzuak mantentzera mugatuko gara, pixkanaka handitzen baitoaz horiek ere... Alegia:

Eskerrik asko, bidelagunok, eta urte berri on!!

David Revoy, Let's leave planet GAFAM NATU BATX, May 2022.

15
1
Lagun Ezkutua (lemmy.eus)
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by mikelgs@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

Gabonetan nekazal etxe bat alokatzen dugu eta tximinia ondoan jartzen ditugu opariak abenduaren 24an, egunean zehar.

Pare bat hilabete lehenago egin ohi dugu zozketa, nor-nori tokatu zaion jakiteko. Secret Santa zerbitzua erabiltzen du koinatak zozketa egiteko, uste dut.

Afaltzen bukatu eta pixka batera... norbaitek esaten du:

"Eh, zerbait entzun dut! Olentzero goian dago!!"

Korrika joaten gara goiko pisura eta umeen opariak hor daudela ikusten dugu. Bizpahiru iloba flipatzen, opariak zabaltzen...

Beranduxeago, 00:00ak aldera, lagun ezkutuaren momentua iritsi dela esaten dugu eta helduok banan-banan banatu eta zabaltzen ditugu. Guztiak zabaldu eta komentatu ondoren, azkenekotik hasita atzerantz argitzen dugu opariak nork eginak diren:

"Ea, zuri nork egin dizu? Ah! Seguru laguntza eskatu duzula ideia pentsatzeko... Eta zuri nork oparitu dizu..? - Horrela, ireki den lehen oparia nork egin duen jakin arte."

Umeak oraindik esna eta jolasten ari badira, ez dago inongo arazorik. BATERAGARRIAK DIRA lagun ezkutuaren metodoa eta Olentzero.

Zergatik da, ordea, onuragarria Lagun Ezkutua egitea? Adibidez:

  • Oparien prezio muga adosten da.
  • Guztiok opari bana jasoko dugunez, inork ez du beldurrik bere gertuko hori opari gabe geldituko ote den, beraz ez da "badaezpadako" erosketa kontsumistarik egiten.
  • Ez diozu oparia zure gertukoena denari egiten, pixka bat haragoko horrengan pentsatu behar duzu aste batzuez eta berari oparia egitea ederra da.
  • ...?

Aldiz, bestea umeei esatea... helduon konplizitate handi horrekin... zergatik da ona? Magia horrekin txikitan bertan gozatzen dutelako, eta hori aski da? Edo txikitatik ikas dezaten badaudela kriston gezurrak? Begiak irekitzeko zaplasteko hori sentitu eta, agian, helduaroan horrelako gehiago egin ahal izateko?

Badaezpada ere biak hobe...

16
1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by mikelgs@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

Nik honela egin nuen prozesua:

https://ni.eus/ emaila dezente ari da zabaltzen eta zerbitzu fidagarria (urtetan zehar ondo mantenduko dutena) dela iruditzen zait.

  • Ni.eus email bat sortu.
  • Gmail ez eman inori gehiagori, spam gisako harpidetza guztiei "unsuscribe" egin eta bertara iristen ziren emailak ni.eus-era birbideratu.
  • Tutanota email bat ere sortu nuen, eta hori nire "email txarra" da. Hau da, toki arraroetan emaila eskatzen dizutenean emateko. Oso gutxitan begiratzen dut, hori ez baitiot pertsonei ematen.

Hilabete batzuez Gmail begiratzen jarraitu nuen badaezpada ere, baina bi email berri eginda (ona eta txarra) orain lehen baino hobeto nago! jejeje

Tutanotari behin lau sos eman nizkion (20€?) eta ni.eus emailarekin ohitu nintzela ikusi nuenean, urteko harpidetza egin nuen (uste dut bi urte eta gero izan zela). Domeinu bat ere ematen dizute harpidetzarekin, webgune bat sortzeko edo, baina nik ez nuen nahi nire emaila mikel@webgunea.eus izatea, eskatu nuen ...@ni.eus izaten jarrai zezala nire emailak eta ez zen arazorik egon.

Besterik gabe hau partekatu nahi nuen, norbaitek kopiatu nahi badu aukera izateko, eta zerbait hobeto egin badezaket, abisatu!

17
1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by mikelgs@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

Ekaineko egun lasaiak aprobetxatuta, Albizturko eskola txikira joan nintzen joan den astelehenean. Ordu eta erdiko saioa egin genuen eta honakoak landu ziren:

CC lizentziak

Lizentzia bakoitza zein den errepasatu genuen. Bakoitzak ipuin bat idatzi zuen orri batean, animalia bat tarteko zuena, eta ondoren zozketa bidez beren lanari sinadura eta lizentzia bat jarri zioten.

Eta softwareak... ipuina bezala dira?

Bideo eta audioak irekitzeko programa ezagunak (kono formako logoa daukanak) zenbat egile ote dauzkan pentsatu genuen denon artean. Ondoren VLC programaren github orrira joan ginen, eta pila bat dauzkala ikusi (software librearekin komunitatearen laguntza asko egoten da...). Kodea bera ere hor dagoela ikusi genuen.

Eta guk egin dezakegu hori?

VLC programaren kodea bezala, programa handiago bat daukate ordenagailuek: Sistema Eragilea. Izan dezakete Windows, Mac... edo Linux ugari daude. Azken hauek libreak dira, beraz erraz eskuratu daitezke.

Luberri probatu genuen, azalpen honekin: "Ordenagailuei gaur esango diegu esnatzen hasten direnean itxaroteko, USB txiki hauetan dagoen Sistema Eragilea pizteko".

Behin luberri piztuta ordenagailuetan, code.org orrira joan eta pixka bat aritu ziren. Ondoren, blokeekin agindu batzuk prestatuta zeudelarik, "kodea erakutsi" botoian sakatu genuen eta ikusi zuten (ez da guztiz egia baina tira), beraiek ere badakitela kodea idazten, software moduko "ipuinak" sortzen. Lizentzia itxia edo irekia eman ahalko dietela handitzean beraien kodeei, horretan trebatzen baldin badira.

Amaierako denbora librea, jostatzeko minutuak.

Amaieran libre izan zuten tarte bat, code.org-rekin jarraitzeko, Luberri barruko aplikazioetan arakatzeko, Gcompris jolas plataforma barruan ibiltzeko, Kgeografy, Stellarium...

Egin gabe geratu ziren gauza batzuk:

  • Ez genuen aipatu software libreek 4 askatasun betetzen dituztela.
  • Baina dohainik lortu ahal bada, lan hori egiten duen jendeak ez du soldatarik jasotzen? Ikasleei galdetu ea beraien gurasoek etxean egunkari edo aldizkaririk jasotzen duten... Harpidetza edo donazioen kultura ere software librearen parte dela irakatsi.
  • Gauza fisikoen ordez, ezagutzazko produktuez ari garenean, lizentzia irekiek ematen duten kopiatzeko baimena berez oso logikoa da. Hori ulertzeko gelan jolas txiki bat egin daiteke (jertsea eman edo txistea kontatu, zein da desberdintasuna? Jertsea bakarra da, txistea bikoiztu egin da). Bideo hau ere ederra da: Copying is not theft.
  • Hurrengo egunean-edo, polita litzateke idatzitako ipuinen bertsioak egitea (lizentziak baimentzen duen kasuetan) eta bertsio berriei egiletzak jartzea (egile berria eta iturrien aipua). Ipuina hobetzeko, beste era batean berridazteaz gain, animalien irudi bana bilatzea da modu bat. Pixabay atarian edo Google Irudiak orrian, lizentzien iragazkia jarriz.

Argitalpen honetako irudien lizentzia honakoa da: CC: by, nd

18
 
 

Hara hara! Urtietan azukrian ordezko gozagarrixen erabilpena gomendatzen ibilli naiz, eta berrikuspen bat egin biharko dotela dirudi. https://zientzia.eus/artikuluak/azukrearen-ordezko-gozagarriak-ez-erabiltzea-gomen/ Ezin ondorixorik etara, ostera, itturrixa miatu arte. Eingot!

19
 
 

Urtarrilaren 1ean, urtero bezala, gizarte berdinzaleago eta aberatsago batean bizi gara, jabetza publikoaren egunari esker. Zer da hori? Zer gertatzen da urtarrilaren 1 guztietan?

20
1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by abaraska@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

Kaixo guztioi:

Komunikazio honekin, Abaraska taldearen 2022 urteko memoria publiko egin nahi dugu, gure datu ekonomikoak eta lanak gardentasunez erakutsiz.

Diru sarrerak:

  • 14 pertsona babesle, guztira ekarpenak (2022-12-12 arte): 799,09 €

    Guztira: 799,09 €

Gastuak:

  • Domeinuak: (aurreko urtetik ordainduta, berritzea 2023ko kontabilitatean)

  • Zumaiako disko gogorrak: 129,15 €

  • Ostalariak: 0€ 

    • Peertube Zumaian dago, Gaueko kooperatibako kide ohiek utzitako makinan.
    • Lemmy eta kaixo.lemmy.eus ere Zumaiara pasa ditugu. Momentuz beraien babeskopia beste urtebetez ordainduta dago VPS batean.
    • Pixelfed Urtziren etxeko makinan dago.
    • Pixelfed domeinua 20,99 € + epostak 30€
    • Fiare banku etikoko txartela: 15 €
    • Fiare transferentzia komisioak: 1 €
    • Liberapay bidezko donazioetan komisio zentimoak (Stripe) ez dira kontuan hartzen. Adib: 50 euroko ekarpena egiten badigute 49.05 € iristen zaizkigu. Bigarren hori kontatu da donazio gisa.

    Guztira: 196,14 €

Balantzea:

799,09 - 196,14 = 602,95 €

Egindako lanak (aipagarrienak):

  • Lemmy.eus webgunea mantendu (2020an sortu genuen).
  • Bazkidetza kanpaina bat aurrera eraman genuen, proiektu berrietan sartu aurretik.
  • Zumaian ostalari berria martxan jarri genuen hainbat norbanako eta eragileren laguntzarekin.
  • Pixelfed.eus webgunea eta bere sortzailea (Urtzai) Abaraskara batu ziren.
  • Peertube.eus webgunea sortu, ezagutarazi, moderatu eta mantendu.
  • Komunikazio lanak:
    • Hitzaldiak, elkarrizketak, artikuluak, albisteak... fedibertsoari buruz eta Abaraskak eskainitako tresnei buruz.
    • Sare sozialak dinamizatu (Mastodon eta Twitter), guk mantendutako tresnak eta orokorrean fedibertso euskaldunaren erabilera sustatuz eta ezagutzera emanez.
    • Memoria hau egin eta zabaldu.

Eskertzak:

Eskerrik asko proiektu berrietan sartu aurretik gugan sinetsi eta babesle izateko konpromisoa hartu duten pertsonei.

Eskerrik asko eskaintzen ditugun zerbitzuetan erabiltzailea sortu eta edukiz aberasteagatik. Jendeak ematen dien erabileraren araberakoa izango da beren balioa.     

Babesle izan nahi duzu?

Uneren batean Abaraska taldea babestu nahi duzula erabakitzen baduzu, bete galdetegi hau mesedez eta harremanetan jarriko gara: https://erabili.liberaforms.org/babestuabaraska

Etorkizuneko asmoak:

...
...
...

Zer eskatzen du herriak?

21
 
 

Aurten tokatu zaidan eskolan berriz Selfie galdetegia betetzeko lana jarri digute. Azken atalean hau jarri dut:

Ez duzue software librea esplizituki aipatzen. Horrela nola erantzungo du jendeak horren alde dagoen edo ez?

Bestalde, galdera honetan: " Gure ikastetxean, datuak babesteko sistemak daude Eman 5 puntuazioa soilik uste baduzu segurtasun-sistema irmoak daudela langileen eta ikasleen datuen segurtasuna bermatzeko (adibidez, posta elektronikoen eskaneaketa eta iragazketa, zahurgarritasunak aldian behin ebaluatzea eta enkriptatutako autentifikatzea)."

Eman dudan botoa 1 da, izan ere ez zait logikoa iruditzen eskola publikoak enpresa pribatuen zerbitzariak kontratatzea. Google edo Microsoft modukoen zerbitzuak erabiltzea pribatizazio eskandalagarria da. Hori administrazioaren partez arduren utzikeria da. Fundamentu pixka bat, mesedez, bada garaia.

  • Datorren urtean berriro beteko dut akaso, aldaketarik sumatu badut hemen aipatuko dut, pozik... ea hala den!
22
1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by Txopi@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

Gaur, jabetza publikoaren eguna da! 🎉

Artikuluak azaltzen du zein lan pasatu diren gaur, urtarrilak 1, jabetza publikora.

23
 
 

Artikulu honek Arnas Dezagun elkarteak proposatzen duenaren inguruan kezka batzuk planteatzen ditu. Nire ustez sentsuzkoak direnak.

Bide batez, hemen da guraso elkarte horren manifestua.

24
1
submitted 3 years ago* (last edited 3 years ago) by mikelgs@lemmy.eus to c/plaza@lemmy.eus
 
 

Gauza arraro bat gertatu zait eta uste dut aurretik behin gertatu zitzaidala: mugikorrean neuzkan lasterbide guztiak gris jarri zaizkit eta ez dabiltza. Berriak sortu behar izan ditut. Ez zen aplikazio baten arazoa, denetarik zegoen: Firefox nabigatzailearekin sortutako web orri lasterbideak, DuckDuckGo nabigatzailearekin jarritakoak, Shazam aplikazioaren "entzun eta identifikatu" lasterbidea... Norbaitek badaki zergatik izan daitekeen?

25
 
 

Gasteizen 3 urtetan zehar usaindu'et kirats biziki desatsegin bat Bulebar aldean, zehazki Zaramaga kalea eta Kantabrikoaren hiribidearen arteko loturan. Ipar haizeak jotzean, Gasteizko erdigunetik ere usaintzen da kiratsa.

Irakurri det 2017an bazegola Gasteizko ipar-mendebaldean arrain-kiratsa botatzen zun fabrika bat, baño hoi ez dala nahiko ziur dakat.

Uste ezberdinak entzun ta pentsatuitut:

  • Autoen kutxadura, juxtu errepide nagusi baten inguruan haste dalako usaia.
  • Hor inguruko larru-fabrika edo beste industria bat.
  • Jakinmiñ hau asetuko dian besterik?
view more: next ›