abaraska

joined 2 years ago
0
submitted 7 months ago* (last edited 7 months ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Fedibertsoan, batez ere mastodon.eus zerbitzarian, hainbat euskaldun ari da egunero informazio eta bizipen interesgarriak partekatzen euskaraz.

Horietako batzuk aditzera emateko asmoz zerrenda xume hau prestatu dugu. Aldez aurretik barkamenak eskatzen dizkizuegu zerrenda osatzean egindako akats guztiengatik πŸ˜…

πŸ“• LITERATURA

Idazleak, itzultzaileak:

🎀 BERTSOLARITZA

πŸͺ— MUSIKA

πŸ•Ί DANTZA

πŸ³οΈβ€πŸŒˆ LGBTIQ+

🌲 NATURA, EKOLOGIA

🐐 NEKAZARITZA

πŸ—―οΈ KOMIKIA ETA ILUSTRAZIOA

Memeak:

🎭 UMOREA

🎬 IKUS-ENTZUNEZKOAK

Argazkiak:

Podcastak:

Bideoak:

🏑 EUSKARA ETA EUSKALGINTZA

Tokikoak:

Hizkuntzalariak:

🎲JOLASAK

Bideojokoak:

Rol jokoak:

πŸ›οΈ ADMINISTRAZIO LOKALA

πŸ—£οΈ POLITIKA, HERRIGINTZA

Sindikatuak:

Politikariak:

πŸ‘©β€πŸ”§ EKONOMIA SOZIAL ERALDATZAILEA

πŸ—žοΈ HEDABIDEAK

Irratia:

Telebista:

Agendak:

Ez ofizialak:

πŸ‘¨β€πŸ”¬ ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA

Zientzia:

Teknologia:

Wikipedia:

πŸ“ HEZKUNTZA

Gurasoa antolatuak:

Irakasleak:

Hauetakoren bat jarraitu nahi? Egunero euskaraz ari diren milaka eta milaka euskaldunekin ingurune osasungarri batean zure kontutxoak ere partekatu nahi? Oso erraza da! Zerbitzari batean zure kontua sortu (adibidez mastodon.eus-en sortu) eta hasi zure abentura txikia. Zerrenda hau lagungarria izatea espero dugu. Appak daude baina nabigatzailetik ere aritu zaitezke. Animatu! πŸŽ‰

1
submitted 8 months ago* (last edited 7 months ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Iaz 2023 urtekoa bezala, gure aurtengo balantze ekonomikoa ere gardentasunez komunikatu nahi dizuegu gure Babesleoi eta euskal fedibertsoko komunitate osoari.

Hementxe duzue Abaraska taldearen 2024 urteko memoria:

Diru sarrerak / Gastuak Data Zenbatekoa(€)
Hasierako saldoa 2023 amaieran 1940,24
Fiare gastua 2023/12/31 -24
Izarkom Eskolan emandako hitzaldia 2024/05/06 100
Bi disko gogor Give1Life dendatik 2024/07/01 -298,24
DELL zerbitzari berria Give1Life dendatik 2024/07/02 -895,07
Domeinuak (Abaraska taldeko kideek ordainduta, Babesle Kanpainako diru-sarrera gisa gehituak) -170,87
Game Erauntsia elkartearen ekarpena 100
(anon) babeslearen kuota automatizatua 2024/09/19 50
(anon) babeslearen kuota automatizatua 2024/09/30 50
(anon) babeslearen kuota automatizatua 2024/10/01 50
BABESLE KANPAINA: 53 babesle guztira. FediEgutegia eskatu zutenen kasuan 12€ deskontatu dira hemen (gero agertzen dira sarrera gisa). Batez beste pertsona bakoitzak 38 € eman du. 2024/10/06tik 2024/12/13ra 2006,87
Abaraskaren kuota software garatzaileentzat. Aurten: Bookwyrm (Paperjale) 2024/10/24 -80
Abaraskaren kuota Sindominio taldeari (lanerako zerbitzu ugari eskaintzen digute: emaila, hodeia, txat zerbitzua...) 2024/12/18 -30
Framasoft-entzako ekarpen berezia (Babesleei kontsulta eginda) -500
FediEgutegiaren gastuak (40 inprimatu ziren bakoitza 7€tan; eta 20 bidali dira postaz bakoitza 5€tan) -380
FediEgutegiaren salmentak. 28 Babesle Kanpainan bertan (336€), 4 saldu ziren Durangoko Azokan (40€) eta 8 oparitu dira (Torrekua, Badalab, Udal, ikastetxe...) 376
Transferentzia komisioak 2024 -7
Fiare gastu gehiago? 2024/12/31? ?
SALDOA 2025/01/01 2137,93€

Taulan ikus daitekeen bezala, aurtengo Babesle Kanpaina ere oso arrakastatsua izan da. Iazko emaitza berdintzea zaila iruditzen zitzaigun... eta gainditu egin dugu!

Ederra litzateke kuota gehiago eta txikiagoak jasotzea, baina ikusi dugu ez dela hori gertatzen. Iazko babesletza hasko Paperjaleri lotuta zeuden, nobedadea izan baitzen. Aurten 12 babeslek ez dute errepikatu eta, aldiz, 17 babeslek lehen aldiz egin dute ekarpena. Mastodon sare sozialeko sustratua izan da aurten bat egin duena eta, batez beste, ekarpen handiak jaso dira. Hori izan da dinamika, ikusiko da etorkizunean!

2024 urtean ZERBITZARI BERRIA jartzea pauso handia izan da (ikusi argazki batzuk, nahi baduzu). Erraza da hardware bat erosteko dirua erabiltzea, baina erronka handia izan zen migrazioa egitea eta oso pozik gaude, dena ondo joan delako. Orain zerbitzaria beste maila batean dago eta denbora baterako lasai gaude. Izatekotan, babeskopientzat egin beharko dugu gasturen bat.

Saldoa osasuntsu dago, baina ez dugu xahutuko. Gure "zero saldoa" 1000€ izaten da. Hau da, hortik gorako dirua bakarrik hartzen dugu kontuan, erabiltzeko. Koltxoi hori ukituko genuke, adibidez, zerbitzariko plaka nagusia puskatuko balitz. Momentuz, epe laburrean ez dugu gasturik aurreikusten.

Esan izan dugun gisan, Abaraska taldea azkar indartu eta handitu zen, baina orain egonkortze fase batean gaude. Dauzkagun zerbitzuak mantentzera mugatuko gara, pixkanaka handitzen baitoaz horiek ere... Alegia:

Eskerrik asko, bidelagunok, eta urte berri on!!

1
submitted 1 year ago* (last edited 1 year ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Kaixo, euskal fedibertsoko erabiltzaile guztioi:

Mezu labur honekin komunikatu nahi dizuegu uztaileko azken egunetan (bereziki 27 larunbatean zehar) gure zerbitzuek etenaldiak izango dituztela. Izan ere, joan den udazkeneko Babesle Kanpainan bildutako diruari esker zerbitzari ederra erosi ahal izan dugu!

Beharbada batzuetan nabaritu duzue orain arteko zerbitzariarekin etenaldiak izan dituztela gure instantziek (Paperjale edo Lemmy erorita, Peertube astiro...). Hala izan bada, barkatu eragozpenak. Pixkanaka gure zerbitzuen migrazioa egingo dugu, fase sendoago batera pasatzen ari gara.

Edozein zalantza edo proposamen izanez gero, email honetan gauzkazue: [email protected]

Udara on guztioi!

Abaraska taldea

1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Iaz 2022 urtekoa bezala, gure aurtengo balantze ekonomikoa ere gardentasunez komunikatu nahi dizuegu gure Babesleoi eta euskal fedibertsoko komunitate osoari.

Hementxe duzue Abaraska taldearen 2023 urteko memoria:

Diru sarrerak / Gastuak Data Zenbatekoa(€)
Hasierako saldoa 2022 amaieran 602,95
Fiare gastua 2022/12/31 -11,47
(anon) babeslearen kuota 2023/01/03 30
(anon) babeslearen kuota 2023/02/01 50
300 pegatina "Sare sozial libre eta federatuak. Fedibertsoa.eus" 2023/05/03 -44
Berako proiektu azoka (Euskaltzaleon Topaguneak gasolina gastuak ordaindu zizkigun eta rol-up kartel eder bat egin ziguten) 2023/05/06 0
Euskal Fedibertsoko Topaketa (Badalaben eskutik kafea, bazkaria eta hizlari katalanen gastuak) 2023/05/20 0
Synology eta SATA berriak (Donibane Lohizunera babeskopiak egiteko) 2023/08/05 -229,74
(anon) babeslearen kuota 2023/08/09 20
(anon) babeslearen kuota 2023/08/17 50
(anon) babeslearen kuota 2023/08/23 50
Abaraskaren kuota SinDominio taldearentzat (email, nextcloud, jitsi, matrix, etherpad... zerbitzuak eskaintzen dizkigute) 2023/09/13 -20
Abaraskaren kuota software garatzaileentzat. Aurten: Lemmy 2023/09/27 -80
Babesle kanpaina. 36 babeslek emandakoaren batura (batez beste 40,6€ko kuota) 2023/09/14 eta 2023/11/14 artean 1464
Alternatiben Oihartzuna proiektu azoka (gure ekimena aurkezteko mahai bat izan genuen eta bazkaria) 2023/10/21 0
Euskarabildua jardunaldiko hitzaldiagatik jasoa (eta gainera bazkaltzera gonbidatu) 2023/11/13 212,5
Paperjale Zozketako saria (@[email protected] irabazle) 2023/12/20 -150
Transferentzia komisioak 2023 -4
Fiare gastu gehiago? 2023/12/31? ?
SALDOA 2024/01/01 1940,24€

Taulan ikus daitekeen bezala, aurtengo babesle kanpaina oso arrakastatsua izan da. Espero genuena baino babes gehiago jaso dugu eta oso pozik gaude. Eskerrik asko! Datorren urtean ederra litzateke kuota gehiago baina txikiagoak jasotzea. Ikusiko da, unea iristean jasoko duzu mezuren bat.

Erabaki dugu gure "zero saldoa" 1000€ izango dela. Hau da, hortik gorako dirua bakarrik hartuko dugu kontuan, erabiltzeko. Koltxoi hori ukituko genuke, adibidez, zerbitzariko plaka nagusia puskatuko balitz. Momentuz, epe laburrean egingo dugun gastu bakarra SAI bat izango da. Zumaiako zerbitzariaren ondoan jarriko dugun aparailu bat da, argindarrik gabe geratuz gero piztuta mantenduko duena elektrizitatea itzultzen den arte edo, bestela, modu seguru batean itzali dadin zerbitzaria.

Esan izan dugun gisan, Abaraska taldea azkar indartu eta handitu da, baina orain egonkortze fase batean gaude. Dauzkagun zerbitzuak mantentzera mugatuko gara, pixkanaka handitzen baitoaz horiek ere... Alegia:

Eskerrik asko, bidelagunok, eta urte berri on!!

David Revoy, Let's leave planet GAFAM NATU BATX, May 2022.

1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by [email protected] to c/[email protected]
 

Kaixo guztioi:

Komunikazio honekin, Abaraska taldearen 2022 urteko memoria publiko egin nahi dugu, gure datu ekonomikoak eta lanak gardentasunez erakutsiz.

Diru sarrerak:

  • 14 pertsona babesle, guztira ekarpenak (2022-12-12 arte): 799,09 €

    Guztira: 799,09 €

Gastuak:

  • Domeinuak: (aurreko urtetik ordainduta, berritzea 2023ko kontabilitatean)

  • Zumaiako disko gogorrak: 129,15 €

  • Ostalariak: 0€ 

    • Peertube Zumaian dago, Gaueko kooperatibako kide ohiek utzitako makinan.
    • Lemmy eta kaixo.lemmy.eus ere Zumaiara pasa ditugu. Momentuz beraien babeskopia beste urtebetez ordainduta dago VPS batean.
    • Pixelfed Urtziren etxeko makinan dago.
    • Pixelfed domeinua 20,99 € + epostak 30€
    • Fiare banku etikoko txartela: 15 €
    • Fiare transferentzia komisioak: 1 €
    • Liberapay bidezko donazioetan komisio zentimoak (Stripe) ez dira kontuan hartzen. Adib: 50 euroko ekarpena egiten badigute 49.05 € iristen zaizkigu. Bigarren hori kontatu da donazio gisa.

    Guztira: 196,14 €

Balantzea:

799,09 - 196,14 = 602,95 €

Egindako lanak (aipagarrienak):

  • Lemmy.eus webgunea mantendu (2020an sortu genuen).
  • Bazkidetza kanpaina bat aurrera eraman genuen, proiektu berrietan sartu aurretik.
  • Zumaian ostalari berria martxan jarri genuen hainbat norbanako eta eragileren laguntzarekin.
  • Pixelfed.eus webgunea eta bere sortzailea (Urtzai) Abaraskara batu ziren.
  • Peertube.eus webgunea sortu, ezagutarazi, moderatu eta mantendu.
  • Komunikazio lanak:
    • Hitzaldiak, elkarrizketak, artikuluak, albisteak... fedibertsoari buruz eta Abaraskak eskainitako tresnei buruz.
    • Sare sozialak dinamizatu (Mastodon eta Twitter), guk mantendutako tresnak eta orokorrean fedibertso euskaldunaren erabilera sustatuz eta ezagutzera emanez.
    • Memoria hau egin eta zabaldu.

Eskertzak:

Eskerrik asko proiektu berrietan sartu aurretik gugan sinetsi eta babesle izateko konpromisoa hartu duten pertsonei.

Eskerrik asko eskaintzen ditugun zerbitzuetan erabiltzailea sortu eta edukiz aberasteagatik. Jendeak ematen dien erabileraren araberakoa izango da beren balioa. Β Β Β Β 

Babesle izan nahi duzu?

Uneren batean Abaraska taldea babestu nahi duzula erabakitzen baduzu, bete galdetegi hau mesedez eta harremanetan jarriko gara:Β https://erabili.liberaforms.org/babestuabaraska

Etorkizuneko asmoak:

...
...
...

Zer eskatzen du herriak?