aldatsa

joined 4 years ago
 

Euskararen Egunean EITBk egindakoaren harira meme hau bururatu zait. Hemen gertatutakoaren laburpena: https://www.argia.eus/albistea/euskararen-egunean-bizkarsoro-filma-kontraprogramatzea-egotzi-diote-etbri

Baina okerrena da EITB ez dela kexu ETB1n audientzia baxuengatik. Ez dute aipatu ere egiten. Harro daude ETB2k "audientzia bikainak" izan dituelako "kanalik ikusiena" izan delako.

 

Joxe Rojasek prestatutako meme txantiloi bat gehitu dut Memekan: https://memeka.eus/zurea-sortu/ur-handitan

AEBetako film, telesail eta abarretako meme txantiloiez gain euskal erreferentziak dituzten ereduak ere behar ditugu!

 

Ez dakit errezeta begetal bezala kontsideratu daitekeen eta errezeta bera oso sinplea da, baina bideoak grazia egin dit eta partekatzeko modukoa iruditu zait.

Liburua "Entangled Life: How Fungi Make Our Worlds, Change Our Minds & Shape Our Futures" da, Merlin Sheldrake biologo ingelesarena. Interesgarria dirudi: https://en.wikipedia.org/wiki/Entangled_Life